XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta, kutsapen horiek ez dago dudarik ongarri izan zitzaizkiola, zeren, bestela, beharbada, ez zuen garapenik gaur egun arte. Munduak bere eboluzioan zekartzan, aldian aldiko, eraberritze horiek nahitaezko laguntza zituen euskarak.

Hala ere, inork ez du dudarik, gaur, Europako hizkuntzarik berezienetakoa dela euskara, bere antzinako egiturak gordetzen baititu. Etnologo eta antropologorik gehienentzat hor dago herri baten bereizkuntzarik adigarriena, hizkuntza berezi baten jabe izatean.

Eta beraien begiak Euskal Herrian maiz jarri badituzte, batez ere hizkuntzaren inguruko eraginagatik izan da. XV. mendetik XVII.era hizkuntzaren bitxitasunak ekarri zituen gure herrira garai haietako jakitun asko, eta fantasiarik asko ere bai.

Baina, hala ere, XVIII.aren azken aldera arte inor ez zen arduratuko bestelako bereizkuntzekin, Humboldt agertu zen arte. Hark baliatu zuen hizkuntzaren egitura, ospe handia emanaz, eta horrez gainera kanta-zahar, ohitura eta bizitzaren erak ikertu zituen. XIX.ean etorri zen arraza bezala estudiatzea, hizkuntzan eta ohituretan hainbeste gauza berezi zela ikusi zutenean. Guztiok zetozen etniazko nortasunaren inguru bati lotzera.

Europako erdi aldetik honuntza, Harri Aroaren lehen partean, Cro-Magnon deritzaion homo sapiens arraza bizi zen. Haiengandik gaurko gizonetara sustraiz bada tartean hutsunerik. Baina, batzuentzat badirudi euskaldunok haiengandik nahiko zuzen gentozela.

Luis de Hoyos artropologoak zioenez, Urtiagan (Deba-Itziar) aurkitutako kaskezurretatik, bertako indusketa estratigrafiaren arabera, Cro-Magnon eta gaurko Euskal Herriko gizonaren tartean aurkitzen zituela (geroago ordea, Campdeg; 14-ren bidezko desintegratze analisiak egiteko era aurkitu zen eta laborategietan ikusi da, ez dela horrela, kazkezurrok geroagokoak direla. Nonbait, estratigrafia nahastu omen zen).